
Disjuntzioaren egia-taula
Disjuntzioari buruz hizkuntzalaritzan duen adieran jakin nahi baduzu, ikus Hautakaritza.
Logikan, disjuntzioa bi proposizioen arteko lotura logikoa da, egiazko suertatzen dena bi proposizioetako bat gutxienez egiazkoa denean. Beraz, faltsua da bi proposizioak faltsuak direnean soilik. Lotura
ikurraren bitartez adierazten da eta "edo" irakurtzen da (ez nahastu hizkuntza arrunteko "edo" juntagailuarekin); adibidez, "A letra da edo B zenbakia da" logikoki egiazkoa da, bietako bat gutxienez egiazkoa delako; berriz, "A zenbakia da edo 1 letra da" faltsua da, bi proposizioak faltsuak direlako.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
HautakaritzaHizkuntzalaritzan, disjuntzioa edo hautakaritza bi aukera edo gehiagoren artean bat hautatu beharra eta besteak baztertzea adierazten duen proposizioa da, adibidez, "gaur arratsaldean mendira edo hondartzara joango gara" esaldian…
Elkarneurgaiztasuna eta elkarneurgarritasuna (filosofia)Filosofian, elkarneurgaiztasuna bi teoria alderatu eta kontrajartzeko ezintasuna adierazten duen ezaugarria da, teoria horiek kontzeptu ezberdinak erabiltzeagatik; hala gertatzen denean, teoriak elkarneurgaitzak direla esaten da. Aurkako kontzeptua elkarneurgarritasuna…
Anamnesia edo erreminiszentzia (filosofia)Anamnesia, erreminiszentzia edo oroipena Platonek episteme edo zientzia mailako ezagutzara heltzeko proposatzen duen bide nagusietako bat da, arimak gorputzarekin bat egin baino lehen ezagutzen dituen ideiak gogoratuz. Platonen iritziz,…