Diskretizazioa

Diskretizazioa aldagai jarraitu bat aldagai diskretu bilakatzea da, aldagai jarraituaren ibiltartean ebaki-puntuak ezarriz eta ebaki-puntuen arteko tarteei balio diskretuak emanez. Bereziki ikaskuntza automatikoan erabiltzen den prozesua da, aldagai diskretuko balieokin lan egitea konputazionalki sinpleagoa denez. Diskretizazioa burutzeko metodoetako bat khi-karratu estatistikoan oinarritzen da, non bi tarte bereizi eta balio diskretu desberdinak esleitzen zaizkien tarte horietako maiztasunak estatistikoki desberdinak direnean.

Diskretizazioaren aplikazio bat elementu finitoen metodoa da, ekuazio diferentzial konplexuak ebazteko erabiltzen dena. Dikotomizazioa diskretizazioaren beste adibide bat da, aldagai bateko balioak bi kategoriatan banatzen dituena.

Erreferentziak

  • Discretization Techniques: A recent survey
    Sotiris Kotsiantis, Dimitris Kanellopoulos: https://pdfs.semanticscholar.org/a5c6/4077637d57aaef1845f84d9f9c282ab96af5.pdf