Diskurtsoa

Diskurtsoa hizkuntzaren edonolako erabilera da, praktika sozial eta komunikatiboa, pertsonak lotzen dituena, ideologia, xede eta asmoak dituena, eta gizarte ingurune jakin batean txertatua. Ekintza nonahikoa da, gizarte ekintza guztietan elementu funtsezkoa da, eta beraz hainbat jakintza arlotan aztertzen dena, hala nola hizkuntzalaritzan, soziologian, psikologian, antropologian zein filosofian. Diziplinartekotasun horri helduz diskurtsoa bere osotasunean aztertzen duen arloa Diskurtsoaren Analisia da.