Disonantzia kognitiboa

Disonantzia kognitiboaren teoriak nork bere baitako kognizioak (errealitatearen egitateak, sinesmenak, iritziak, jarrerak) norberaren jokabidearekin kontsonanteak edo koherenteak izatea bilatzen duela baieztatzen du, horien artean sor daitekeen disonantzia edo kontraesana minimotuz. Adibidez, pertsona batek azukrea baztertzen duen dieta zorrotz bat jarraitu eta egun batean pastela  jaten duenean, "behin jateagatik ez zait ezer gertatuko" eta gisako justifikazioak bilatzen saiatuko da. Hain zuzen, autojustifikazioa eta autoengainua izaten dira disonantzia gutxitzeko ohiko baliabideak. Disonantzia koginitiboaren teoriak Leon Festinger psikologoak plazaratu zuen 1957an, A theory of cognitive dissonance lanean.