Disoziazioa eta nahasmendu disoziatiboak

Psikologian, disoziazioa subjektu baten gogamenaren atalen artean, hautemandako errealitatearen, oroimenaren, portaeraren, emozioen eta sentimenduen artean, gertatzen den banantzea edo bereizketa da, beraien artean loturarik ez dagoenean. Adibidez, disoziazioa dago liburua irakurtzen ari naizela, irakurtzen ari naizenari arreta jarri ez eta beste zerbaitekin pentsatzen dudanean, edota horretarako motibo garibrik gabe, tristura eta atsekabea sentitzen direnan. Nahasmendu disoziatiboak unekoak eta arinak izan daitezke, baina nahasmendu disoziatibo larrien sintoma ere bai, hala nola despertsonalizazioa, desrealizazioa eta amnesia disoziatiboa. Disoziazioaren kausak anitzak dira, baina horien artean bizitako trauma larriak izan daitezke, horien ondorioz eta moldaerazko erantzun moduan, subjektuak emoziorik ez erakustea erabakitzen duen.

Erreferentziak