Dispositiboa (Michel Foucault)

Michen Foucaulten hitzetan, dispositiboa (jatorrian, dispositif, frantsesez) diskurtso, erakunde, elementu arkitektoniko, arau eta lege, enuntziatu eta beste proposizioen multzo heterogeneoa da, funtzio estrategiko jakina duena gizarteko arlo batean, alegia indar harremanak erregulatu eta zuzendu, agintaritzaren mugak gaindituz boterea sendotzeko ezartzen dena.  Dispositiboen adibideak dira, besteka beste, hezkuntza sistema, ikerketa zientifikoaren arloa, eta laguntza sozialen arloa. Egitura guztiz sarkorra da, bizitza indibidualetan nahiz maila globalean; hori dela eta, haietatik ihes egitea gero eta zailagoa, eta horregatik hain zuzen jotzen da premiazkotzat horiei lehenbailehen aurre egitea, haien benetako izaera eta funtzio ezkutua agerian utziz.