Disuasioa (geopolitika)

Geopolitikan, disuasioa (aditza, disuaditu) estatu batek indarra edo bestelako presio neurriak erabiliko dituela esplizituki edo inplizituki beste estatu anatgonista batzuei egiten dien mehatxua da, beste estatu haiek haien aurka indarra erabiliko ez dutela prebenitzeko. Disuaditzea beraz, zerbait ez egiteko mahatux batez ohartaraztea da. Historian, disuasioa bereziki Gerra Hotzean erabili zen, bloke komunista zein Mendebaldeko blokeak arma nuklearren suntsitze-ahalmen izugarria baliatu zutenean beste blokearen balizko erasoei buruz disuaditu edo ohartarazteko.

Disuasio terminoa beste testuinguru batzuetan ere erabiltzen da: adibidez, tabakoaren prezioa igotzen da erretzaileak erretzetik disuaditzeko, edo aparkalekuak hirietatik kanpo jarri, autoak hirira sartzetik disuaditzeko.