Diszernimendua

Diszernimendua (latinezko discernere hitzetik) ona eta txarra, zuzena eta okerra, egokia eta desegokia bereizteko ahalmena da, gauzak, gertaerak eta egoerak ulertu eta epaitzeko beharrezkoa. Biblian maiz agertzen den kontzeptua, ona eta txarra bereizteko jakinduriaren adieran. Ignazio Loiolakoaren Gogo-jardunetan ere diszernimendua bereziki lantzen den gaia da, barruko mozioak edo mugimenduak, barruko hotsak, ulertu eta Jainkoaren borondatearen araberakoak diren aztertzeko; hain zuzen ere, diszernimendurako zortzi erregela eman zituen.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, discernimiento.