Diziplinartekotasuna hezkuntzan

Hezkuntzan, diziplinartekotasuna irakasgai edo kurrikulumeko arlo batzuetan batera landu daitezkeen gai edo jardueren ezaugarria dira, haiekin guztiekin loturiko puntuak dituztelako. Adibidez, natur zientzien irakasgaian mendirako txango bat proposatzen bada jarduera gisa, horretan mapen irakurketa (geografiarekin loturik), mendian aurki daitezkeen giza aztarnen bisita (historiarekin loturik) eta oinezko txangoa bera (hezkuntza fisikoarekin loturik) ere plantea daitezke, diziplinarteko eduki moduan. Louis Whists soziologoak asmatu eta garatu zuen kontzeptua lehen aldiz 1937 urtean.

Diziplinartekotasunak gaiak ikuspuntu ezberdinetatik landu eta errealitatera ikuspuntu osotua hurbiltzeko aukera ematen du, irakasgaiak lotuz, baina aldi berean haien kontzeptu propioak eta ezaugarri bereziak atxikiz, ezaugutza zientifikoaren batasunean oinarritua. Horretarako, funtsezkoa da irakasgai bakoitza uharte bereizi gisa hartzen duen ikuspuntua gainditu eta irakasleen arteko harremanak sustatzea, "neure irakasgaia" bezalako ideiak baztertuz. 1

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Interdisciplinariedad. Ideides. http://revista-ideides.com/interdisciplinariedad/. Accessed 2018.