Dizipuluak

Dizipulua (latinezko discipulus, bere aldetik latinezko discere, "irakatsi", eta pullus, "txikia, kumea", hitzetatik; eta hartara, diziplina, "ikasteko metodoa", hitzarekin lotua) maisu baten gidaritzapean, ikasle bat alegia, izendatzeko erabiltzen den izena da. Bereziki, artearen arloan erabiltzen da, artista nagusi baten artista ikasleak edo jarraitzaileak izendatzeko; erlijioan ere maiz erabiltzen da, lider erlijioso baten jarraitzaileak izendatzeko. Kristautasunean, Jesusen dizipuluak Jesusen irakaspenak hartzen zituzten horiek dira; Apostoluak, berriz, Jesusen mezua zabaltzeko Jesusek berak aukeratutakoak izan ziren. Lukasen Itunean, Hirurogeitamar Dizipuluak edo  Hirurogeitamar Apostuluak (edo Hirurogeitahamabi, testuaren arabera) ere aipatzen dira, Hamabi Apostoluak izendatu eta bidali baino lehenago, Jesusen mezua zabaltzera bidaliak.