Dogmatismoa

Dogmatismoa (antzinako grezierazko δόγμα, dogma  hitzetik, uste edo iritzia esan nahi duena) uste, iritzi edo sinesmenen multzo kognitibo antolatua da, oinarrizko printzipio batzuen gainean eratua, kontraesankorrak ere izan daitezkeenak beraien artean, errealitatea hauteman eta baloratzeko beste ikuspuntu batzuk ukatzera eramaten duena. Horrela, oinarrizko printzipio itxi batzuk jarraituz, eta horregatik beste ikuspegiak baztertuz, pentsatzen eta jokatzen duen pertsona dogmatikoa dela esaten da. Maiz, zentzu gaitzesgarrian erabiltzen da, pertsona bat itxia eta autoritarioa dela adierazteko. Esan daiteke, beraz, dogmatismoa sinesmenen sistema eta ez sinesmenen sistema kognitiboa dela, beraganatutako dogmen baieztapen eta iritzi batzuk onartzera, eta aldi berean, besteenak ukatzera daramana. Dogmatikoa izateak familiako heziketarekin, balio moralekin eta nortasunaren ezaugarri batzuekin, hala nola idealista izatearekin, du zerikusia. Azken boladan berritu egin da jarrera dogmatikoekin interesa, gatazken konponbidea eta portaera-arazoekin zerikusia duelakoan.1

Filosofian, eszeptizismoaren aurkako joera filosofikotzat ere hartu da, errealitatea eta mundua printzipio argi, sendo eta zalantza gabekoak azaltzen dituzten eskolak izendatzeko.

Erreferentziak

1.
Brown A. Dogmatism. In: Encyclopedia of the Sciences of Learning. ; 2012:1031-1032.