Doikuntza-probak

Doikuntza-probak lagin bateko datuak eredu gisa baliatu behar den probabilitate-banaketa batera doitu daitekeen erabakitzeko erabiltzen diren proba estatistikoak dira. Adibide gisa, doikuntza-proba bat erabili liteke txanpon bateko emaitzak (zenbat aupegiko eta zenbat gurutzeko) txanpo orekatu baten ereduarekin ( p[X]=p[0]=1/2 banaketarekin) bat datozen erabakitzeko. Doikuntza-probak inferentziaren balidazio-fasean, inferentziaren bukaeran, parametroak estimatu ondoren, garatzen dira, parametroak kuantifikatuta egotea ezinbestekoa baita proba horiek burutzeko. Hainbat doikuntza-proba garatu dira estatistikan, hala nola khi-karratu doikuntza proba (erabilienetakoa, eredu jarraitu, diskretu nahiz kategorikoetarako erabil daitekeena), Kolmogorov-Smirnov proba (banaketa jarraituetarako) eta Kolmogorov-Smirnov-Lilliefors, Shapiro-Wilk eta Jarque-Bera probak, eredu normaletarako guztiak.

Hemen, PDF formatoan, doikuntza-probei buruzko ariketak aurkituko dituzu.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, goodness of fit tests; gaztelaniaz, pruebas de ajuste, pruebas de bondad de ajuste.