Doikuntzaren egokitasuna, doikuntzaren ontasuna

Estatistikan, doikuntzaren egokitasuna¬†edo doikuntzaren ontasuna¬†datuak aurrez ezarritako edo estimatutako eredu estatistiko batera doitzen diren zehazten duten metodoen multzoa da, egokitasun horren estatistiko edo neurri bat emanez, gehienetan karratuen batura bat kalkulatuz, eta horretan oinarrituta, proba estatistiko baten bitartez, eredua datu horietarako egokia den erabakiz. Adibidez, eredu batean lan egiten duten gizonezko eta emakumezkoen proportzioak %80 eta %60 direla ezarri bada, eta datuek gizonezkoen %75ek eta emakumeen %70ek lan egiten dutela erakusten badute, doikuntzaren ontasunaren neurri moduan (0.8-0.75)^²+(0.60-0.70)^2 har daiteke, gero proba estatistiko baten bitartez adierazgarria den ala ez erabaki beharko bada ere.

Doikuntzaren ontasuna aztertzeko hainbat metodo daude: adibidez, khi-karratu probaren bitartez 18 urteko mutil gazteen altuera banaketa normalaren araberakoa dela erabaki daiteke; erregresioan berriz, mugatze-koefizienteak altuerari eta pisuari buruzko datuek zuzen bati zenbateraino jarraitzen dioten jasotzen du.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, goodness of fit; gaztelaniaz, bondad de ajuste.