Doikuntzaren egokitasuna

Estatistikan, doikuntzaren egokitasunak datuak aurrez ezarritako eredu estatistiko batera doitzen diren zehazten du, egokitasun horren estatistiko edo neurri bat emanez eta horretan oinarrituta, proba estatistiko baten bitartez, eredua datu horietarako egokia den erabakiz. Adibidez, doikuntzaren egokitasunari buruzko khi-karratu probaren bitartez 18 urteko mutil gazteen altuera banaketa normalaren araberakoa dela erabaki daiteke; mugatze-koefizienteak, berriz, altuera eta pisuari buruzko datuek zuzen bati zenbateraino jarraitzen dioten jasotzen du.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, goodness of fit; gaztelaniaz, bondad de ajuste.