Dominazioa

Max Weber soziologoari zor zaio dominazio kontzeptuaren azterketa sakonenetakoa. Haren arabera, dominazioa  edo menderatzea agindu batzuei obedientzia, hots, men egiteko aukera da. Men egite hori ohitura hutsaren emaitza izan daiteke, pertsonalki interesatzen zaiolako (langileak soldataren trukean nahusiaren aginduak betetzeko prest dagoenean, adibidez) edota beste helburu batzuk lortze aldera egindako kontsiderazio arrazionalen ondorioa. Edonola ere, dominazioan agindua bete beharreko arautzat barneratzen du banakoak, menderatzailearen aginduak direlako besterik gabe, bere borondatea menderatzailaren eskuetan jarriz, baina ez borondatez, baizik eta menderatzailearen borondatez eta mesedetan. Weberen dominazio kontzeptuaren beste berezitasun bat egitura instituzional eta administratiboaren existentzia da, men egitearen aukera sustatzen duena. Aldi berean, dominazioak nola edo halako legitimitatea behar du, menderatuak menderatzailearen aginduak agindutzat onar ditzan. Ildo horretatik, Weber-ek hiru dominazio mota bereizten ditu: dominazio arrazionala, legeek ezarritako legitimitatea denean; dominazio tradizionala, antzinatik errespetatuko aginduak direnean; eta dominazio karismatikoa, pertsona baten edo haren aginduen eredugarritasunean oinarritzen denean.1

Erreferentziak

1.
Weber M. The types of legitimate dominnation. In: Economy and Society. 1978th ed. University of California; 1921:212-225.