Dozentzia

Dozentzia (latinezko docere hitzetik, "irakatsi") irakaskuntzan irakasle gisa diharduten pertsonen jarduera profesionala eta lanbidea da. Maiz, dozentzia eta irakaskuntza sinonimotzat hartzen dira, baina kontzeptu desberdinak dira guztiz. Hain zuzen, irakaskuntzan hainbat eragile eta elementuk hartzen dute parte modu integratu batean,  hala nola irakaslea, ikaslea eta eskola; dozentzia, berriz, irakaslearen jarduera profesionala baino ez da. Dozentzia, beraz, irakaskuntza prozesuaren alderdi bat baino ez da.

Ikus, gainera