Drainatzea

Arro hidrografiko bateko drainatze-sarea. Kredituak: Alfredobi.

Geografian, drainatzea ura toki batetik irteteko duen modua da, naturala nahiz artifiziala. Aintzira, laku edo arro hidrografiko oso bati aplikatzen zaion kontzeptua da. Drainatze-sistema edo drainatze-sarea berriz, drainatzea gertatzeko eratzen den ur-ibilguen sarea da.