Drogak

Drogak (etimologiaz, neerlanderazko droghe vate esamoldetik, "kupel lehorrak", Erdi Aroan kupeletan gordetzen ziren substantzia lehorrei erreferentzia eginez; zeltierako drough, "txarra", hitzetik eratortzen dela ere aipatu da) kontzientzia, hautematea, sentsazioak eta umorea aldatzen dituzten substantziak dira, izan naturalak izan sintetikoak. Efektuak estimulazioa, mina arintzea, haluzinazioak eta erlaxazioa izaten dira. Legalak izan daitezke, botika psikotropikoak eta alkohola eta tabakoa adibidez, zein legez kanpokoak, kokaina eta heroina adibidez, bigunak, adikzioa edo dependentzia sortzen ez dutenean, zein gogorrak, adikzioa sortzen dutenean.