Dualismo epistemologikoa Platonengan: doxa (iritzia) eta episteme (zientzia)

Platonen dualismo epistemologikoak ezagutzan bi maila (eta hortik dualismo hitza) daudela ezartzen du: doxa edo iritzia alde batetik, eta episteme edo zientzia bestetik, zientzia iritziaren gainetik dagoen ezagutza modua izanik. Dualismo epistemologikoa Platonen dualismo ontologikoarekin loturik dago gainera: doxa edo iritzia mundu sentikorrari buruzko ezagutza, eta zientzia ideien munduari buruzkoa, eta beraz perfekto, akatsik eta errorerik gabea, erreala den bakarra duelako gaitzat: ideien mundua, hain zuzen. Hala ere, doxa bigarren maila batean jarri arren, Platonek zientziara heltzeko funtzio garrantzitsua aitortzen dio iritziari: anamnesiaren bitartez, zentzumenetatik jasotzen diren pertzepzioen multzotik, iritzitik alegia, ideiak gogoratu eta horiei buruzko ezagutza lortuko du.