Dualismo kartesiarra, kartesiar dualismoa edo kartesianismoa René Descartesen teoria filosofikoa da, zeinaren arabera gizakiarengan gorputza eta gogamena edo arima entitate bereizi edo ezberdinak diren, bakoitza existentzia independentearekin. Hala eta guztiz ere, gorputza eta gogamena loturik agertzen dira gizakiarengan; zehazkiago, Descartesen arabera guruin pineala arimaren edo gogamenaren egoitza da, eta hortik komunikatzen da gorputzarekin.
Loturiko artikuluak
Hutsune azaltzaileaHutsune azaltzailea Joseph Levine filosofoak (1952- ) 1983 urtean asmaturiko esamoldea da, teoria fisikalista eta materialistek gogamenaren egoerak (mina, maitasuna, ...) deskribatzeko, bereziki horren ezaugarri kualtitatiboak (hots, gizakiak…
FisikalismoaFisikalismoa materialismoaren aldaera da, mundu osoa termino fisikoetan emana zaigula adierazten duena, eta ez soilik termino materialetan. Positibismo logikoaren baitan sortutako kontzeptua da, baliozko jakintza behagarria den errealitatera…
Objektiboa eta subjektiboaAdibidez, laranja batzuk mahai baten gainean edukita, "laranjak daude hor" diogunean guztiz objektiboa dela esaten dugu; "laranjak atsegin ditut", berriz, subjektiboa. Horrela, objektiboa eta subjektiboa adierazpen, iritzi, pertzepzio eta…