Dumping (definizioa)

Dumpina enpresa batek bere prezioak nabarmen jaistea da, batzuetan kostu-preziotik behera, merkatu-kuota irabazi eta konkurrentziari lehia egiteko aukera guztiak ixteko helburuarekin. Konkurrentzia desleiala garatzeko modu nagusietako bat da, maiz monopolioek garatu izan dutena, lehiakide berrien sarrera eragozteko, sarrera-hesi moduan. Nazioarteko merkataritzan maiz erabili den praktika da, beste herrialde bateko enpresek beste merkatu batean muturra sartu eta zabaltzeko, bertako enpresenak baino prezio merkeagoetan saltzen dutenean, haien herrialdeetako lan-indarraren kostu merkeagoak probestuz.