Ebaluazio sumatiboa

Ebaluazio sumatiboa ikaskuntza prozesuaren bukaeran burutzen den ebaluazioa da, aurrez jarritako helburuak bete diren egiaztatzeko. Badu eragozpen nagusi bat: ez du aukera ematen ikaskuntza prosesuan zehar zuzenketak edo moldaketak egiteko. Ebaluazio sumatiboaren aurkako sistema ebaluazio jarraitu edo etengabea da.