Ebanjelizazioa jendartean kristau fedea hedatzea da, bereziki Itun Berria edo Ebanjelioa, non Jesus Nazaretekoaren mezua zabaltzen den. Hain zuzen, ebanjelio hitza “eu” (“εὐ”) eta“angelion” (“αγγέλιον”) hitzetatik dator, "Berri Ona" esan nahi duena, ebanjelioa hedatu beharra aldarrikatzen duena. Hedaduraz, kristau elizaren baitan kristau fedea zabaldu eta sendotzeko ekitaldi guztien multzoa da. Historian, ebanjelizazioa indarrez burutu da askotan, kristau fedea onartzen ez zutenen aurka krudelkeriaz jokatuz, hala nola Ameriketako kolonizazioan, Afrikan eta Asian.
Loturiko artikuluak
Katekesia (definizioa)Katekesia kristau pertsona eta komunitateen artean fedea zabaldu, hezi eta sakontzeko egiten den elizako lana da, Jainkoaren Hitzari jarraiki beti. Ebanjelizazioaren jardun nagusietako bat da, beraz. Jendartean, katekesia…
FedeaFedea (latinezko fidere aditzetik, "fio izan") zerbait egia dela edo gertatuko dela sinestea da, horren aurkako zantzu, ebidentzia edo frogak edukita ere. Erlijioari buruz baliatzen den kontzeptua da, fedea…
Kietismoa (kristautasuna)Kristautasunean, kietismoa jarrera erlijioso mistiko bat da, kontenplazioan, pasibotasunean eta etsipenean oinarritzen dena, dena Jainkoaren esku utziz. Miguel de Molinos (1628 - 1696) espainiar apaiza finkatu zituen kietismoaren oinarriak, 1675eko…