Ebidentzia anekdotikoa

Ebidentzia anekdotikoa edo froga anekdotikoa hipotesi bat frogatzeko era ez sistematikoan jaso eta aztertutako datuen multzoa da, estatistikoki adierazgarriak ez diren arren, hipotesi hori baieztatzeko erabiliak. Bereziki esperientzia pertsonaletan oinarritzen dira, esperientzia hori oso mugatua eta sinesmenek eta aurreiritziek kutsatua izanik, hala nola berrespen akatsaren bitartez. Adibidez, gizonak etxean narratsagoak direla frogatu edo baieztatzeko, emakume batek bere anaiak aipatzen dituenean, ebidentzia anekdotikoa erabiltzen duela adierazi beharko genuke litzateke; edota egunkarian etorkin batek hilketa bat egin duenean, etorkinak hiltzaileak direla baieztatzean.