Edertasuna bikaintasun estetikoa duenaren nolakotasuna da, zentzumenez jasotzen dena. XVIII. mendera arte, edertasuna objektu eta izaki guztiei aplikaturiko kategoria izan zen, haiek garbiak, perfektoak edo osoak ziren heinean, baina geroztik arteak sorturiko objektuetara mugatu da. Filosofikoki, hausnarketarako bidea zabaltzen duen kontzeptua da: kontzeptu lausoa, anbiguoa, subjektiboa eta dotorezia, bikaintasun, harmonia eta beste kontzeptu batzuetatik bereizten zaila.
Loturiko artikuluak
Utopia eta utopikoaUtopia (antzinako grezieratik, "ez den lekua") bizimodu edo bizitoki ideala eta perfektua da, non hango guztiak harmonian eta zoriontsu bizi diren. Bizimodu, toki eta egoera harmoniatsu horiek utopikoak direla esaten…
Esentziala eta akzidentalaGauza baten propietatea ezinbestekoa denean gauza hori existitu eta dagokion bezala sailkatu eta izendatzeko, propietate hori esentziala dela esaten da. Propietate hori gauza existitzeko beharrezkoa ez denean, gerta…
Kontzeptu unibokoak, ekibokoak eta analogoakKontzeptu unibokoak esanahi bakarra duten haiek dira, errealitate bakar bati dagozkionak. Beste alde batetik, kontzeptu ekibokoak daude, esanahi anitz eta guztiz ezberdinak dituztenak. Bien artean, kontzeptu analogoak leudeke,…