Egiptizismoa Nietzschek Mendebaldeko filosofiaren joera deskribatzeko erabiltzen duen terminoa da. Haren arabera, Mendebaldeko filosofiak kontzeptu finko, uniboko eta estatikoetan oinarritzeko joera du, gauzen etengabeko bilakaera ukatuz, eta azkenean kontzeptu huts, orokor eta esanahi gabeak sortuz (Jainkoa, Mendebaldeko metafisikako kontzeptu gorena, halakoxea da Nietzscheren iritziz, hutsa guztiz); Antzinako Egiptoko kulturan bezalatsu (eta hortik egiptizismo hitza), non Jainkoa, betiereko bizitza, faraoia eta piramideak betiereko kontzeptuak ziren.
Loturiko artikuluak
SupergizakiaSupergizakia (alemanieraz, Übermensch) Friedrich Nietzsche filosofoak (1844-1900) gizakiarentzat proposatu zuen gizaki eredua da, arrazionaltasun, moral eta erlijio orotik askea, eta bere senei jarraiki bizi dena. Nietzscheren arabera, egungo gizakia zoritxarrekoa da…
Betiereko itzuliaBetiereko itzulia munduaren eta unibertsoaren gertaera guztiak noizbait zehaztasun osoz errepikatuko direla baieztatzen duen teoria da. Pitagorikoen eta estoikoen filosofiaren printzipioa izan zen, eta filosofiaren historian zehar maiz…
Apolineoa eta dionisiakoaApolineoa eta dionisiakoa Friedrich Nietzsche filosofoak (1844-1900) artea, eta baita ere bizitza, eratzen dituzten dituzten bi ardatzak edo ezaugarriak dira, Tragediaren Sorrera lanean adierazi zuen bezala. Apolineoa (Apolo…