Egitate zergagarria edo zergapeko egitatea

Egitate zergagarria edo zergapeko egitatea zerga ordaintzeko obligazioa sorrarazten duen egitate juridikoa da. Dena den, horrela izan dadin, zergapeko egitateak baldintza hauek bete behar ditu: legez ezarritakoa izan behar da, zehatza izan behar da, subjektuak ahalmen ekonomikoa duela erakutsi behar du (zerbait irabazi duela, edo kontsumitu duela), eta eskuduntza duen agintearen eremukoa izan behar da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, taxable event, chargeable event; gaztelaniaz, hecho imponible.