Egitez edo ez-egitez

Egitez edo ez-egitez zuzenbidean maiz erabiltzen den esamoldea da, zigortu edo penalizatzen den ondorio baten kausalitateari buruzkoa. Zerbait egitez gertatu dela esaten da, subjektu baten ekimenez, penalizatzen den kasuetan arau jakin bat hausteagatik, gertatu denean (adibidez, langile batek eragindako istripua sakatzea erabat debekatuta zeukan botoi bat sakatzeagatik gertatu denean, istripua egitez gertatu dela esaten da); berriz, zerbait ez-egitez gertatu dela esaten da, arau batek ezartzen duen jokabidea edo ekintza burutu ez denean (adibidez, istripua saihesteko langileak sakatu behar duen botoia sakatu ez duenean). Ondorio bat egitez edo ez-egitez penalizatzen dela esaten da beraz, arau bat hausteagatik nahiz arau batek dioena ez betetzeagatik penalizatzen denean, ondorio soilari begiratzen zaionean alegia, horren kausari erreparatu gabe.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, through action or omission; gaztelaniaz, por acción u omisión.