Egitura ekonomikoa

Egitura ekonomikoa edo ekonomia-egitura ekonomia bat osatzen duten sektore, eragile eta instituzioen arteko erlazio iraunkorren multzoa da, koiuntura ekonomikoaren kontrakarrean. Ekonomiaren errealitate batetik haratago, egitura ekonomikoa jakintza-arlo eta paradigma ere bada, ekonomia modu global, holistiko eta dinamiko batean aztertzen duena, epe ertain eta luzerakoa; beste alde batetik, ikuspuntu makroekonomiko argia du, ikuspuntu analitikoa alde batera utziz, eta beraz politika ekonomikoa ezinbestean aztertu behar duen errealitatea eta ikuspegia. Zehazte aldera, esan liteke egitura ekonomikoaren oinarrian, populazioa, baliabide naturalak eta marko instituzionala daudela, eta hortik aurrera sektore ekonomikoen arteko harremanak, produktibitate globala eta erlazio makroekonomikoak aztertzen ditu.

Erreferentziak

Ikus, gainera