Egonkortzaile automatikoak

Egonkortzaile automatikoek gobernuek ziklo ekonomikoak moteltzeko dituzten zerga politikako tresnak dira. Beraz, tresna kontraziklikoak direla esan daiteke. Adibidez, errentari buruzko zergak igotzeak ekonomia moteltzen du, hazkunde ekonomikoa oso azkarra denean eta beraz inflaziorako joera dagoenean; aitzitik, langabeziako subsidioak gehitzeak ekonomia bizkortzen du atzerakada edo moteltze ekonomikoa dagoen kasuetan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, automatic stabilizers; gaztelaniaz, estabilizadores automáticos.