Egozentrismoa

Psikologian, pertsona egozentrikoak euren jarrera eta jokabideak euren pertzepzio eta esperientzien ikuspuntutik soilik eratzen dituzten haiek dira. Beraz, egozentrismoa kognizio prozesuzaren akatsa lizateke, beste pertsonen ikuspuntua aztertu eta kontuan hartzeko ezintasuna. Jean Piageten psikologian, egozentrismoa haurren garapen fase aurreoperazionaleko ohiko ezaugarria da, 2-7 urte bitartean; adibide gisa, ama batek bere alaba txikiari telefonoz deitu eta aita etxean dagoen galdetuta, alaba txikiak burua mugituz erantzutea, behin eta berriz, amak berdina behin eta berriz galdetu arren, jokabide egozentrikoa da, alabak ez baitu bereganatzen amaren ikuspuntua, telefonoz bestaldean eta beraz bere jokabidea ulertu ezinik.

Egozentrismoa enpatiaren aurkako ezaugarritzat hartu da, eta horregatik gizartean orokorrean gaitzesten den nortasunaren ezaugarria da. Euskaraz hain zuzen, adiera gaitzesgarria izendatzeko berekoikeria erabiltzen dugu.