Egunero hasten delako, Ramon Saizarbitoria: laburpena

Egunero hasten delako Ramon Saizarbitoriak 1969an plazaratu zuen eleberria da. Konpromisorik gabeko sexu harreman baten ondorioz haurdun geratzen den neska gazte baten istorioa kontatzen du.  Neska trenez abiatzen da beste hiri betara abortatzeko asmoarekin. Han, zenbait medikuek uko egiten diote neskak abortatzeko egiten duen eskaerari, arrazoi etikoak zein legalak argudiatuz. Azkenean aurkitu egingo du abortua egingo dion medikua, eta guztiz arinduta sentituko da, bizitza berri bat hasteko gogoz, bizitza egunero hasten delako, izenburuak dioen bezala. Hari nagusi horrekin batera, sexu harremanetan hasten den mutilarekiko harremana ere kontatzen da, neskarengana mutilak dituen sentimendu nahasiak, maitasuna, errukia eta indiferentzia, agerian utziz. Aldi berean, pertsonaia batek beste batekin duen berriketako pasarteak tartekatzen dira eleberrian zehar, neska gazte protagonistaren eta haren arazoen zeharkako aipamena eginez. Abortuaren inguruko problematika da eleberriaren gai nagusia, tarteko beste gai batzuekin batera, hala nola sexu harremanak, bakardedea eta morala.