Selektibitatea

Selektibitatea 1974-2006 bitartean Batxilergoa amaituta Espainiako ikasleek unibertsitateko-ikasketak egin ahal izateko burutu behar izaten zuten azterketa ofiziala izan zen. Hala ere, guraso eta ikasle askoren belaunaldi batzuk markatu ondoren, selektibitate izenak bizirik irauten du, eta, izen ofiziala ez bada ere, azterketa horien ohiko izena bilakatu da. Azterketa horretako kalifikazioa batxilergoan lorturiko kalifikazioarekin batera haztatzen kalifikazio global bat osatzeko, ikasleek egin nahi zuten karrera edo graduan ikasleak mailakatzeko erabiltzen zena, karrera edo gradu horretan finkatutako numerus clausus delakoa bete arte. 2006 urtetik aurrera, selektibitatearen izena ofizialki baztertu zen eta unibersitatera sartzeko hautaprobak beste izen batzuk hartu zituen, egungo USE edo Unibertsitatera Sartzeko Ebaluaziora arte, funtsean azterketaren helburua eta garapena berdintsuak izan arren.

Ikus, gainera