Ekipo-ondasunak (inbertsio-ondasunak, kapital-ondasunak)

Ekipo-ondasunak, inbertsio-ondasunak edo kapital-ondasunak beste ondasunak ekoizteko erabiltzen diren ondasun iraunkorrak dira, hala nola makineria eta ibilgailu indutrialak. Ekoizpen-faktore bat da, eta horien artean kapital fisikoaren ataletako bat. Beraz, enpresek ekoizpen-prozesurako baliatzen dituzten ondasunak dira, azken kontsumitzaileek kontsumitzen dituzten kontsumo-ondasunak ez bezala (eta hartara, ondasun jakin bat, furgoneta bat adibidez, ekipo-ondasuna edo kontsumo-ondasuna izan daiteke, hura enpresa batek edo partikular batek erabiltzen duen). Ekipo.ondasunetan gertatzen den inbertsioa koiuntura ekonomikoaren egoera aurreratzen duen adierazle nagusi bat da: ekipo-ondasunetako inbertsioa gutxitzeak ekonomiaren motelaldia iragartzen du gehienetan, gutxiago inbertituz enpresak salmentak motelduko direla aurreikusten ari direlako.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, capital equipment; gaztelaniaz, bienes de capital, bienes de equipo, bienes de inversión.