Ekitaldi ekonomikoa enpresaren helburu ekonomikoak garatu, burutu eta kontrolatzeko ezartzen den epea da. Ekitaldi kontablea edo kontabilitate-ekitaldia berriz, ondoz ondoko balantzeen artean dagoen denbora da, non enpresaren jarduera ekonomiko eta finantzarioa jasotzen den, ziklo kontable batean zehar, kontabilitatea irekitzen denetik itxi arte. Orokorrean bi ekitaldiak bat datoz, askotan sinonimotzat hartzen dira, kontabilitatearen helburua finean kudeaketa egokirako informazioa jasotzea denez. Horrela, ekitaldi ekonomiko eta kontableak urtebetekoak izaten dira, urtarrilaren 1ean hasita eta abenduaren 31an bukatuz. Ekitaldiaren amaiera datak garrantsitsuak dira guztiz, bereziki bazkide eta inbertitzaileei informazioa zabaltzeko epeei buruz.
Loturiko artikuluak
Makroingurunea eta mikroinguruneaMarketinean, makroingurunea eta mikroingurunea enpresaren merkatuko harremanetan, hala nola bezeroekin eta hornitzaileekin baina baita beste eragile batzuekin ere, eragina duten kanpoko (inguruneko) faktore multzoak dira. Enpresak makroingurunera eta…
Efizientzia ekonomikoaAgian efizientzia tekniko edo produktiboari buruz bilatzen ari zinen. Efizientzia ekonomiko orokorra gertatzen da banakoek euren utilitatea maximotu dutenean, baliabide multzo jakin baterako. Beste hitzetan, baliabide bakoitza era…
Amortizazio ekonomikoaAmortizazio teknikoa edo amortizazio ekonomikoa denboran zehar ibilgetuak izaten duen balio-galera kontabilitatean jasotzea da. Izan ere, ibilgetua ekoizpen-prozesuan erabiltzeagatik edo besterik gabe denbora pasatzeagatik narriadura eta ondorioz balio-galera…