Ekitatea

Ekitatea (latinezko aequitas hitzetik,  « berdintasuna », eta antzinako grezierazko επιεικεία hitzetik,  «kasuan kasuko justizia ») kasuan-kasuan bakoitzari berea, behar duena edo merezi duena, ematea da; hedaduraz, inpartzialtasunez jokatu edo erabakitzeko moduari ere deitzen zaio. Maiz, berdintasunarekin lotzen da, kontzeptu desberdinak diren arren: berdintasunezko banaketa edo tratu batean, denak berdin tratatzen dira; ekitatez jokatzen denean, berirz, gerta liteke batak besteak baino gehiago jaso edo tratu hobea jaso behar izatea. Ekitatearen eta berdintasunaren arteko diferentziaren adibide argi bat hizkuntza gutxituekin gertatzen da; hizkuntza gutxituen alde jokatzeko horien aldeko lehentasunezko tratua garatu behar da hezkuntza, kulturan eta beste arloetan, hizkuntza nagusiaren gainetik, hizkuntza nagusiaren aukera berdinak izan ditzan azkenean.