Eklektizismoa (artea)

Artean, eklektizismoa eskola desberdinetako elementuak hartzen dituen joera artistikoa da, hala ere elementu horiek bateratu eta nahastu egiten dituen artelanen berriztapena eta orijinaltasuna aldarrikatuz. Bereziki XIX. mendean garatu zen, margolaritzan nahiz eskulturan, baina arkitekturan garatu zen bereziki, elementu klasikoei ezaugarri exotikoak gehituz, hala nola Antzinako Egiptotik eta Asiatik ekarriak. Terminoa Johann Joachin Winckelmann historialariak erabili zuen lehen aldiz XVIII. mendean, Berpizkundeko Caracci artisten estiloa izendatzeko, Michelangelo, Tiziano, Correggio eta Rafaelen estiloetatik edan zutenak euren lanak egiteko.

Ikus, gainera

107 hitz
Kategoriak