Ekoduktoak

Ekoduktoak errepide eta trenbideen gainetik eraikitzen diren zubi moduko egiturak dira, landaredi gutxi gorabehera trinkoa dutenak, errepide edo trenbide alde banatako habitatak lotu eta horrela espezieen mugimenduak eta migrazioak errazten dituztenak. Ekoduktoak eraikuntzak dira, eta beraz ez dira nahastu behar habitat naturala osatzen duten korridore ekologikoekin.