Ekofeminismoa

Ekofeminismoa emakumeen eta naturaren dominazioa erabat loturik daudela baieztatu eta naturaren eta emakumearen baterako askapena aldarrikatzen duena. Horrela, ekologiaren eta feminismoaren erreibindikazioak uztartuz eta lotuz, borroka bakartzat hartzen ekofeministek dominazio horietatik askatzea. Ekofeminismoa ez zen sortu mugimendu bateratu moduan, eta hainbat ekarpen bilduz eratzen joan zen. Ekofeminismo terminoaren lehen erabilera Françoise d'Eaubonne idazle eta feministari zor zaio 1974 urtean, Le féminisme ou la mort  bere liburuan. Horren aurrekariak zaharragoak dira, ordea; hain zuzen, 1952 urtean Simone de Beauvoir idazleak patriarkatuaren logikan emakumea zein natura beste baten gisara agertzen direla baieztatu zuen. Orobat, ekofeminismotik zientzia modernoaren garapena naturaren irudikapen femeninoak indartu duela aipatu da, emakumearen zapalkuntzak zientzia-gizonek natura ere bortxatzea ekarri duela. Hala ere, ekofeminismoa 1970eko eta 1980ko hamarkadetan garatu da bereziki, hainbat ikuspuntu eta jarreratik, ordea, mugimendu bateratua izatera heldu gabe. Batzuen arabera, feminismoaren hirugarren olatua litzateke, emakumeen berdintasun legala aldarrikatzen duen lehen olatuaren eta sexualitate, ugalketa eta familiako egoera gainditzea bilatzen duen bigarren olatuaren ondoren; besteen arabera, berriz, ekologia sakonarekin ditu lotura argiagoak.