Ekoizpen-ahalmen geldia

Ekoizpen-ahalmen geldia erabili edo gauzatzen ez den ekoizpen-ahalmena da, ekoitzi zitekeen baina azkenean ekoitzi ez den ekoizpen-bolumena. Adibidez, ekoizpen-ahalmena 10 tonakoa bada hilean, eta hilabete batean ekoizpen-bolumena 8 tonakoa izan bada, ahalmen geldia 2 tonakoa da.

Ahalmen geldi totala bi ataletan banatzen da:

  • aurreikusitako ahalmen geldia, zuzendaritzaren erabaki baten ondorioz ekoizpen-ahalmen maximora heltzea erabakitzen ez denean, eskaera-maila nahikoa ez delako adibidez.
  • ahalmen geldi operatiboa, planifikatutako ekoizpen-bolumenaren eta ekoizpen-bolumen errealaren arteko aldea, inefizientziak eta espero izan ez diren faktoreek (langileen greba,  adibidez) eraginda.1

Adibidez, ekoizpen-ahalmena 10 tona bada,  zuzendaritzak 8 tona ekoiztea planifikatu eta azkenean ekoizpen-bolumen erreala 7 tonakoa bada, aurreikusitako ekoizpen-geldia 10-8=2 tona da, eta operatiboa 8-7=1 tona.

Beste hizkuntzetan: gazteleraz, capacidad de producción ociosa.

Erreferentziak

1.
Osorio O. Un enfoque diferente para medir la ociosidad en el costeo integral. Revista española de Financiación y Contabilidad. 1988;(57):539-581.