Ekoizpen-ahalmena

Ekoizpen-ahalmena edo ekoizteko ahalmena enpresa edo lantegi batean hel daitekeen ekoizpen-bolumen maximoa da, uneko ekoizpen-faktoreak eta baliabideak kontuan harturik. Bi eratara kalkula daiteke:

  • ahalmen maximo teorikoa, diseinuzko ahalmena ere deitua, baliabideak era eraginkorrenean erabiliz eta lan-denbora osoan lan eginez;
  • ahalmen normal, efektibo edo praktikoa, espero den ahalmena, baliabideen erabilera normala aurreikusiz.1

Ekoizpen-ahalmenak agregatuz edo bateratuz, sektore ekonomiko bateko ekoizpen-ahalmen totala jakin daiteke.

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Capacidad de producción: ¿Qué es y cómo se calcula? Ingenioempresa. https://ingenioempresa.com/capacidad-produccion-empresa/. Accessed November 30, 2017.