Ekoizpen malgua

Ekoizpen malgua edo produkzio malgua produktu eta eskaera-maila desberdinetara molda daitekzeen ekoizpen-sistemak dira. Horren ezaugarriak produkzio-lerro estatikoak baztertu, inbentarioak gutxitzea (ikus Just In Time) eta langileen trebakuntza anitza eta partehartzea dira. Ingeniaritza berezia ere eskatzen du, maiz robotikarekin lotua. Ekoizpen malguaren jatorria Toyota lantegietan kokatzen da, toyotismo izeneko sistemaren baitan, 1970eko hamarkadan, eta fordismoaren aurkako erreakzio gisa.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, flexible manufacturing; gaztelaniaz, producción flexible.