Ekologia sakona eta azaleko ekologia

Azaleko ekologia osasunari eta ekonomiari eragiten dioten neurrian ingurumen-arazoetarako irtenbideak bilatzen saiatzen den estrategien multzoa da; esango genuke, azaleko ekologian ekologiarekiko kezka arina dela, eta zirkunstantziala, gizakiei arazoak ekartzen dizkionean soilik jartzen delako indarrean. Ekologia sakona, berriz, naturak balio intrintsekoa duela, eta gizakiaren gainetik kasu guztietan zaindu beharrekoa dela aldezten duen pentsamendu ekologikoa da. 1

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ecología profunda y ecología superficial.

Erreferentziak