Ekologia sakona

Ekologia sakona naturari berezko balioak aitortu egiten dizkion ikuspuntu filosofikoa da, gizakien beharrizan eta nahietatik haraindi. Ildo horretatik, Mendebaldeko gizarte industriala zorrotz kritikatzen du, edonola ere gizakiaren ikuspuntutik garatutako mundu ikuskera delako, eta horrela ingurumen arazoak konpontzeko ikuspuntu erreformista gaitzesten du, antropozentrismotik eratorritakoa denez, eta Mendebaldeko zibilizazioaren norabide guztiz berria aldarrikatzen du. Ekologia sakonaren terminoaren sorrera Arne Naess norvegiar filosofoari zor zaio 1973 urtean ingelesez idatziriko "Azalekoa eta sakona" (‘‘The Shallow and the Deep’’) artikuluan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, deep ecology; gazteleraz, ecología profunda.