Ekonomia emergenteak

Ekonomia emergenteak hazkunde ekonomiko azkarra izaten ari diren herrialdeak dira, ekonomia garatuen multzoan sartzeko bidea zabalduz. Ekonomia horietan izandako inbertsioek irabazi-tasa handiagoak izaten dituzten arren, ekonomia aurreratuetan (Estatu Batuak, Europa, Japonia) izaten diren efizientzia eta erregulazio ekonomikoa ez dituztenez, arrisku handiagoko inbertsioak izaten dira. Ekonomia emergentetzat hartzen dira Brasil, Txile, Txina, Kolonbia, Hungaria, Indonesia, India, Malasia, Mexiko, Peru, Filipinak, Polonia, Errusia, Hegoafrika, Tailandia eta Turkia.