Ekonomia estatikoa eta ekonomia dinamikoa

Ekonomia estatikoa denbora kontuan hartzen ez duten eredu ekonomikoen ikuspuntua da. Ekonomia dinamikoak, berriz, aldaketa ekonomikoak nola gertatzen diren aztertzen du, orekara heldu arte. Beste alde batetik, ekonomia estatikoak, ceteris paribus baldintzapean, ekonomian eragina duten aldagai asko konstantetzat hartzen dituen bitartean, ekonomia dinamikoak aldagai ekonomikoetan izaten diren etengabeko aldaketak hartzen ditu bitartean. Argi dago ekonomia dinamikoak errealitate ekonomikoaren ikuspuntu errealistagoa ematen duela, baina horren azterketa askoz ere konplexuagoa da; eredu ekonomiko estatikoek, berriz, errealitatetik urrun izaten dira, baina askoz ere sinpleagoak dira.