Ekonomia informala

Ekonomia informala edo ekonomia irregularra legeak baimendu baina aldi berean horretarako bete beharreko baldintzak betetzen ez dituzten jarduera ekonomikoen multzoa da, kontrol administratiboak saihesteko asmoz. Ekonomia informalean ez dira barneratzen beraz legetik kanpo burutzen diren jarduera ekonomikoak, legez kanpoko ekonomia alegia, hala nola droga trafikoa.

Ekonomia informalak zergak saihestea izan dezake helburu (jarduera horiek administrazioaren aurrean erregistratzen ez direnean, eta ondorioz iruzur fiskalean jausiz) edo bestelako kontrol administratiboak ez betetzea, hala nola lan arloko araudia (enplegu informala sortuz, etxeko garbitzaileen sektorean adibidez) edo ingurumenari buruzkoa. Maiz, produktibitate eskaseko sektoreetan biltzen den ekonomia da, hala nola birziklapena (kartoi, paper eta txatarra bilketa) edo etxeko garbiketa.

Ekonomia informalari hausnarketa-eskola zenbait garatu dira:

  • eskola dualistak ekonomia informala pobreen ekonomia gisa ikusten du, eta kolektibo pobreen bizimodurako irtenbidea izatea nabarmentzen du maiz; sektore informalak produktibitate eskasekoak lirateke, enpresa formal eta erregularrek baztertu  egiten dituztenak. Ekonomia informala ekonomia orokorraren dualtasunaren  alde bat lizateke, pobre eta baztertuena, klase integratuarenaren (kalse ertain eta altua) ondoan.
  • eskola estrukturalistak kapitalismoak berak sortu eta baliatzen duen ekonomia da, enpresa handien mesedetan.
  • eskola legalistak ekonomia informala ekintzailetza jardueratzat hartu, eta ekonomia informaleko enpresariei haien jarduerak legeztatzeko jartzen zaizkien oztopoak kritikatzen ditu.

Erreferentziak

  • http://www.wiego.org/sites/default/files/publications/files/Chen-Informal-Economy-Definitions-WIEGO-WP1-Espanol.pdf