Likidezia-injekzioak (diru-injekzioak)

Ekonomian, likidezia-injekzioak edo diru-injekzioak, besterik gabe injekzioak ere deituak, banku zentralek finantza-entitateei ematen dizkieten aparteko kredituak, oso kondizio onetan eta interes baxuan, eta entitate haien tituluen erosketa masiboak dira, entitate horietako likidezia-arazoak konpondu (behar bezala jarduteko dirurik gabe geratzen direnean) edo kreditu horietako dirua ekonomia osora zabal dezaten, ekonomia suspertze aldera, enpresei eta partikularrei maileguak eginez. Banku zentralek diru-injekzioak egiten dituztenean, diru oinarria handitu eta inflazioa gehitu egiten da. Horregatik, likidezia-injekzioak aparteko mekanismoak izan beharko lirateke, gehiegizkoak eta maiz egiten direnean, inflazioaren gehiegizko gehikuntzak eragin ditzaketelako.