Ekonomia itxiak eta ekonomia irekiak

Ekonomia itxiak beste herriadeekin harreman ekonomikoak ez dituzten herrialdeak dira, inportatu eta esportatu egiten ez dutenak, eta beraz autarkikoak eta autosufiziente direnak. Ekonomia itxien adibide garbi eta sinpleena Robinson Crusoeren uhartea da, non Robinson Crusoe bakarrik bizi zen, eta ekoizten zuen guztia kontsumitzen zuen. Ekonomia irekiak berriz, nazioarteko merkataritzara zabalik dauden horiek dira. Egia esan, dikotomia hori ez da guztiz erreala, praktikan irekiera maila desberdinak dituzten herrialdeak daudelako: nazioarteko merkataritzak Barne Produktu Gordinean zenbat eta pisu handiagoa izan, ekonomiaren irekitasuna orduan eta handiagoa dela esango dugu. Globalizazioaren abiapuntu eta ondorio nagusietako bat munduko herrialde gehienen ekonomiaren irekiera areagotzea izan da.