Ekonomia mistoko sozietateak, batzuetan besterik gabe sozietate mistoak deituak, zerbitzu publiko bat (zaborren bilketa, osasun zerbitzuak, garraio publikoko zerbitzuak, ...) eskaintzeko kapital sozial pribatua eta publikoa bateratzen dituzten merkataritza sozietateak dira. Sozietate mistoen bitartez, administrazio publikoek zerbitzu publikoak eskaintzeko baliabide gehigarriak eskuratzen dituzte, zerbitzu publikoaren gaineko kontrola atxiki, kudeaketa pribatuak eskaini ohi dituen efizientziak gehitu, eta kasu batzuetan mozkin ekonomikoak ere eskuratu.
Loturiko artikuluak
Merkataritza sozietateakMerkataritza sozietatea irabazteko asmoarekin bi pertsonak edo gehiagok dirua, ondasunak edo lana batera jartzen dituztenean sortzen den elkarte mota da, pertsona juridikoa alegia, betiere legeak ezarritako baldintzak betetzen…
Sozietate pertsonalistakSozietate pertsonalistak bazkideek sozietatearen obligazioak betetzeko euren ondarearekin pertsonalki eta era solidarioan erantzuten duten merkataritza sozietateak dira. Sozietate kapitalistetan ez bezala, bazkide izaera transmitzeko mugak nabarmenak dira, bazkidearen…
Gizarte ekonomiaGizarte ekonomia edo ekonomia soziala elkartasunak, eta ez irabazteko asmoak, gidatutako ekoizpen eta banaketa-harremanen multzoa da. Horrekin batera, kudeaketa demokratikoa eta autonomia izaten dira ekonomia sozialeko erakundeen beste…